ORUBEAREN HISTORIA / HISTORIA DE LA PARCELA

Eibarrek hiru azoka edo merkatu plaza eduki ditu 1891az geroztik, denak orube hontan.


1884ko azaroaren 13an, Eibarko udalak azoka edo merkatu plaza eraikitzeko erabakia hartu zuen: Maria Angela kaleko zubi gainean jasoko zen, hango matadero zaharraren lekua hartuta.
Obrak ez ziren amaitu 1891era arte, eta gainera, obrak amaitu eta handik 10 urtera azoka txiki geratu zenez, plaza handitzeko proiektua enkargatu zen.


Obrak egiten hasi baino lehen, azoka zaharraren eraikina bota egin zen berria jasotzeko behar zen beste leku edukitzeko. Jose Gurruchaga arkitektoak egin zuen proiektua, 1907ko maiatzaren 20ko bilkuran onartu zena. 1909ko ekainaren 22an inauguratu zen.
Gerra ostean "Regiones Devastadas"eko zuzendaritza nagusiak herri osoa birreraikitzeko ardura zuen bere gain, baita merkatu plaza berri bat egitekoa ere.


Proiektua Ortigosa arkitektoarena zen eta Errebaleko komentuak antzina hartzen zuen lekuan jaso zen Eibarrek ezagutu duen bere hirugarren merkatu plaza edo azoka. 1945eko ekainaren 28an, plazaren gozamena udalarena izatera heldu zen eta 1971eko urtarrilaren 27an, behin betiko geratu zen udalaren esku.


2008 urtean, azken hau eraitsi zuten, hasiera batean proiektu berri baten  proposamena eginda. Udaletxeak planteaturiko eraikin honek, orubearen zati gehiena libre uzten zuen plaza modura, 1900 m2 hain zuzen. Bertan zeuden merkatariak behin-behineko merkatu plaza batera bidali zituzten.


Hautezkundeak pasata, konkurtso bat egin zen. Eibar Boulevard enpresak irabazi zuen orube honen kudeaketa proiektua, baina urte bat pasa ondoren enpresa honek krak egin zuen eta ezin izan zuen proiektua aurrera eraman. Ondorioz, udalak berriz erosi behar izan zuen orubea. 


Orain, orubean, behin-behineko aparkaleku bat dago antolatua, bertan zer egin erabakitzen den bitartean, beti merkataritzara zuzendutako eraikin bat izango delarik. Lehen bertan zeuden merkatariak ere behin-behineko merkatuan jaraitzen dute.


Ondorioz, merkatal funtzioa mantentzea zentzuzko iruditzen zait, merkatu plaza tradizionala barne.


La parcela ha albergado tres mercados de abastos desde 1891, que se han dio derruyendo o modificando, hasta que en 2008 derruyeron el último edificio que contenía una escuela de música además del mercado. Los comerciantes de este edificio fueron trasladados a un mercado de abastos provisional situado en los antiguos cines Rialto.


La primera propuesta para esta parcela dejaba un espacio público de unos 1900m2, propuesta que se planteo antes de las elecciones. Después de dichas elecciones se procedió a un concurso cuyos vencedores propusieron un edificio de grandes dimensiones y total ocupación, edificio que no contemplaba espacio público alguno. Al final no pudo desarrollarse.


Ahora la parcela esta en manos del ayuntamiento, y funciona como aparcamiento, a la espera de que se desarrolle un proyecto que lo complete.


Por ellos considero lógico mantener la identidad de la parcela como un lugar que alberga un edificio con carácter comercial incluyendo el tradicional mercado de abastos.



No hay comentarios:

Publicar un comentario