Mostrando entradas con la etiqueta analisia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta analisia. Mostrar todas las entradas

ANALISIAREN ONDORIOAK / CONCLUSIONES DEL ANALISIS

Orubearen analisitik beraz ondorio hauek atera ditut: 
  • Eraikin publikoa izan behar dela.
  • Aparkalekuak izan behar dituela.
  • Merkatal gune irekiaren filosofia jarraitzen duen komertzioa barneratu behar duela.
  • Merkatu plaza jarri behar dela proiektuaren ezaugarri garrantzitsu bat bezala eta espazio atsegin eta sozial bat izan behar dela.
  • Aspektu informaleko eskaintza kultural osagarria ideia on bat dela, kafe antzoki batek eskaintzen duena adibidez.
  • Espazio publikoa behar bat dela eta guzti hau espazio publiko hauekin erlazionatua egon behar dela.


Las conclusiones del análisis realizado por lo tanto serían:
  • Tiene que ser un edificio público.
  • Debe tener aparcamientos.
  • Debe de albergar comercios que sigan con la filosofía del centro comercial abierto.
  • El mercado de abastos debe ser un espacio importante del edificio, un espacio agradable donde además se impulsen las relaciones sociales.
  • Una oferta cultural informal le vendría bien, como la que ofrece por ejemplo un café-teatro.
  • El espacio público es necesario, y todas estas funciones deben tener una relación directa con él.

ORUBEAREN HISTORIA / HISTORIA DE LA PARCELA

Eibarrek hiru azoka edo merkatu plaza eduki ditu 1891az geroztik, denak orube hontan.


1884ko azaroaren 13an, Eibarko udalak azoka edo merkatu plaza eraikitzeko erabakia hartu zuen: Maria Angela kaleko zubi gainean jasoko zen, hango matadero zaharraren lekua hartuta.
Obrak ez ziren amaitu 1891era arte, eta gainera, obrak amaitu eta handik 10 urtera azoka txiki geratu zenez, plaza handitzeko proiektua enkargatu zen.


Obrak egiten hasi baino lehen, azoka zaharraren eraikina bota egin zen berria jasotzeko behar zen beste leku edukitzeko. Jose Gurruchaga arkitektoak egin zuen proiektua, 1907ko maiatzaren 20ko bilkuran onartu zena. 1909ko ekainaren 22an inauguratu zen.
Gerra ostean "Regiones Devastadas"eko zuzendaritza nagusiak herri osoa birreraikitzeko ardura zuen bere gain, baita merkatu plaza berri bat egitekoa ere.


Proiektua Ortigosa arkitektoarena zen eta Errebaleko komentuak antzina hartzen zuen lekuan jaso zen Eibarrek ezagutu duen bere hirugarren merkatu plaza edo azoka. 1945eko ekainaren 28an, plazaren gozamena udalarena izatera heldu zen eta 1971eko urtarrilaren 27an, behin betiko geratu zen udalaren esku.


2008 urtean, azken hau eraitsi zuten, hasiera batean proiektu berri baten  proposamena eginda. Udaletxeak planteaturiko eraikin honek, orubearen zati gehiena libre uzten zuen plaza modura, 1900 m2 hain zuzen. Bertan zeuden merkatariak behin-behineko merkatu plaza batera bidali zituzten.


Hautezkundeak pasata, konkurtso bat egin zen. Eibar Boulevard enpresak irabazi zuen orube honen kudeaketa proiektua, baina urte bat pasa ondoren enpresa honek krak egin zuen eta ezin izan zuen proiektua aurrera eraman. Ondorioz, udalak berriz erosi behar izan zuen orubea. 


Orain, orubean, behin-behineko aparkaleku bat dago antolatua, bertan zer egin erabakitzen den bitartean, beti merkataritzara zuzendutako eraikin bat izango delarik. Lehen bertan zeuden merkatariak ere behin-behineko merkatuan jaraitzen dute.


Ondorioz, merkatal funtzioa mantentzea zentzuzko iruditzen zait, merkatu plaza tradizionala barne.


La parcela ha albergado tres mercados de abastos desde 1891, que se han dio derruyendo o modificando, hasta que en 2008 derruyeron el último edificio que contenía una escuela de música además del mercado. Los comerciantes de este edificio fueron trasladados a un mercado de abastos provisional situado en los antiguos cines Rialto.


La primera propuesta para esta parcela dejaba un espacio público de unos 1900m2, propuesta que se planteo antes de las elecciones. Después de dichas elecciones se procedió a un concurso cuyos vencedores propusieron un edificio de grandes dimensiones y total ocupación, edificio que no contemplaba espacio público alguno. Al final no pudo desarrollarse.


Ahora la parcela esta en manos del ayuntamiento, y funciona como aparcamiento, a la espera de que se desarrolle un proyecto que lo complete.


Por ellos considero lógico mantener la identidad de la parcela como un lugar que alberga un edificio con carácter comercial incluyendo el tradicional mercado de abastos.



EIBARKO ESPAZIO PUBLIKO FALTA / CARENCIA DE ESPACIOS PÚBLICOS EN EIBAR

Hiriari dagokion analisiarekin jarraituz, jakina da Eibarrek espazio publiko beharra duela. Hor datza nire proiektuaren ezaugarri nagusietako bat, hiritarrei kalitatezko espazio publiko bat eskaintzea, non jarduera desberdinak praktika daitezkeen.

Siguiendo con el análisis de la ciudad, es por todos sabido que Eibar necesita espacio público de calidad. Otra de las características principales del proyecto se basa precisamente en crear espacios públicos donde se puedan desarrollar diferentes actividades.

EIBARKO ESKAINTZA KOMERTZIALA / OFERTA COMERCIAL DE EIBAR

Herriari itxura komertziala eman nahi diote, honek geografikoki eta irizgarritasun aldetik daukan garrantzi geografikoagatik. Azken aldi hontan jasan dituen aldaketetan ikus daitekeen bezala, El Corte Ingles berri bat eta Eroskiren handiagotze bat eman dira.

Orubea, Merkatal Gune Irekia deritzon gunean dago kokatua. Kale mailako komertzio anitzen kontzentrazioa dela eta izendatzen da horrela.

Ondorioz, aspektu komertziala bultzatzea egokia da, baina merkatal gune irekiaren filosofia jarraituz, hau da, kale mailako komertzioak sortuz.

Behar hau handiagotu egiten da Eibarren zentzu hontan eman den desorekagatik, El Corte Ingles eta Eroskiren handiagotzeak eta aurreko merkatu plaza botatzeak sortu duen utzak eratua. Datuek diotenez Eibarko behekaldeko zonalde hontan, 14-15 bat dendak itxi behar izan baitute.


Debido a la importancia geográfica y de accesibilidad que tiene el pueblo, se le quiere dar una proyección comercial, como se puede ver en los últimos cambios que ha habido, la ampliación de Eroski y la construcción de El Corte Ingles.
La parcela esta situada en la zona referida como Centro Comercial Abierto, debido a que es una zona en la que se encuentra una concentración de comercios de Eibar.

Por ello se seguirá con ese aspecto comercial de la zona, pero siempre manteniendo la filosofía de Centro Comercial Abierto, creando tiendas dirigidas a la calle.






EIBARKO ESKAINTZA KULTURALA / OFERTA CULTURAL DE EIBAR

Eibarko ekipamendu kultural nagusiak, Portalea kultur etxea eta Coliseo antzokia dira. Lehenengoan tailerrak, ikastaroak, erakusketak eta konferentziak ematen dira. Horrez gain, musika eskola ere bertan kokatua dago.

Coliseoan berriz, antzerki, kontzertu eta zinea daude kokatuak. Orubeak eraikin honekiko duen hurbiltasuna kontuan edukita, gune hontako eskaintza kulturala handitu eta osatzea egokia izango litzake, batez ere Portalearekin konparatuz duen irizgarritasuna askoz hobea delako.

Aspektu hau bultzatzeko, esposaketa gunea eta antzezlekua planteatzea egoki dira, baina aspektu informalago batetik joanda, herriarekiko hurbiltasun handiago bat bilatuz, kafe-antzoki batek eskeintzen duen zerbitzua hain zuzen.

Los equipamientos culturales principales de Eibar son Portalea y el teatro Coliseo. En el primero se ofrecen talleres, exposiciones y conferencias. Además de eso la escuela de música también se encuentra allí.
En el coliseo, por otro lado, se ofrecen espectáculos como teatro, música y cine. Dada la cercanía de la parcela a este edificio, se quiere fortalecer la oferta cultural de esta zona, sobretodo por la situación de está en la ciudad, mejor que la de Portalea.


Para impulsar esta oferta, se plantean una sala multifuncional de exposición y un pequeño teatro, pero de un aspecto más informal, más cercano, el que ofrece un café-teatro.




EIBARKO ZIRKULAZIO NAGUSIAK / CIRCULACIONES PRINCIPALES DE EIBAR

Eibar zeharkatzen duen errepide nagusietako bat orube albotik pasatzen da eta sahiesbidetik egin behar duten sarrera berria ere oruberantz dago zuzendua. Irizgarritasun honekin, ulergarria da orubeak duen kokapen estrategikoa. Zentzuzkoa da beraz bertan garrantzizko eraikin publiko bat jartzea, baita aparkalekuak ere bai, batez ere herriak zentzu hontan duen beharra jakinda.

Una de las carreteras principales que cruza Eibar pasa por al lado de la parcela y la nueva salida que se hará de la variante también esta dirigida a la parcela. Por esta buena accesibilidad, tiene sentido que se plantee un edificio público importante, aparcamientos incluidos, sobretodo conociendo la necesidad que tiene el pueblo en este sentido.